Musika. Insomnium

'Heart Like a Grave'

Diskoetxea: Century Media.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Finlandiako malenkonian, tristuran eta miserian oinarritu da Insomnium melodeath banda Heart Like a Grave diskoa idazteko orduan. Hamar kantu ilun eta hotz baditu ere, ez dira pasarte argitsuak zein melodikoak falta. 1997tik gaur egun arte landu eta mantendu duten izaera bereizgarriari eusten diote, betiere ñabardura txikiei lekua eginez. Abesti bakarreko Winter's Gate disko bikainaren jarraipen naturala da. Diskografiako mailarik gorena errepikatzea kostako zaien arren, pieza ederrak ditu lan berriak. Horren eredu dira bideoklip bihurtu dituzten Valediction eta Heart Like a Grave bera; Pale Morning Star kantu luzeena eta Neverlast motzena ere bai. Finlandiako hoztasunean barneratu nahi duen ororentzako esperientzia aproposa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.