Musika. Neil Young

'Songs for Judy'

Diskoetxea: Reprise Records.

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Neska lagunarekin utzi, eta abestiak konposatzeari ekin zion, 1976an, Neil Youngek, baita Crazy Horse-ko lagunekin batera biran ateratzeari ere. Biraren lehen zatia, baina, bakarka egin zuen, eta horkoak dira Songs for Judy lan berrian bildu dituen 23 abestiak. Ezagunak ia guztiak, baina bada oraindik argitaratu gabeko bat ere: No One, bere piano ezagutzak erakusten dituena. Beste guztiak aski ezagunak egingo zaizkigu, eta, noski, ez dugu aparteko sorpresarik izango; baina Neil Young zale askorentzat, artxiboko harribitxi horietako bat da, eta, txukun grabatuta egonik, entzungailua piztu eta gustura entzuteko modukoa ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.