Musika. August Burns Red

'Guardians'

Diskoetxea: Fearless Records.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Kantu onak eta bereizgarriak behar dira sobera jorratu den musika estiloarekin zer esana emateko. AEBetako August Burns Red taldeak urteak daramatza metalcore doinuekin diskografia osatzen. Izaera eta egitura progresiboekin saiatu dira zerbait propioa eskaintzen. Guardians lan berria ez da apurtzailea, eta orain arteko formulari eusten dio. Horrela ere, errepertorio ona du. Gauza bera gertatzen da As I Lay Dying, Parkway Drive eta Unearth metalcore banden azken lanekin, besteak beste. Ez dira berritzaileak, baina proposamena babesteko berritasunak dituzte. Estatubatuarrei dagokienez, diskoa indartsuagoa da aurrekoekin alderatuta. Gitarren zein bateriaren lanketa nabarmentzekoa. Abesti onen hiru eredu dira Bones, Defender eta Lighthouse.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.