Musika. Sweeping Promises

'Hunger for a Way Out'

Diskoetxea: Feel It Records.

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Lira Mondal eta Caufield Schnug musikariek Boston hirian eratutako post-punk egitasmoa da Sweeping Promises. Bi musikariek hamar urte inguruko ibilbidea egin dute elkarrekin jotzen hainbat taldetan. Bada, Hunger for a Way Out DIY filosofiari atxikitako proiektu berriaren estreinako lana da. Disko osoa idatzi, ekoitzi eta masterizatu du bikoteak; grabazioa mikro bakarreko teknika batekin egin omen da. Baterian, halaber, Spenser Gralla musikariaren laguntza izan du bikoteak. Horiek horrela, iaz entzun dudan disko txinpartatsuena da, indie-pop eta post-punk estiloen arteko uztarketa sutsutik sortutako hamar doinu biltzen baititu, DEVO eta Breeders fusionatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.