Musika. Floating Points, Pharoah Sanders & The London Symphony Orchestra

'Promises'

Diskoetxea: Luaka Bop.

2021eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Pharoah Sanders jazz espiritualeko saxofoi jotzaile estatubatuar mitikoaren eta Sam Shepherd Floating Points ekoizle britainiarraren arteko lankidetza da Promises, Londresko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Musikariek klasikoa, elektronika eta free-jazza uztartu dituzte ametsetako bederatzi mugimendu eder haizatzeko. Esperimentu sofistikatua da, entzulea amestera bultzatzen duena. Pharoahren esanetan: «Itsasontzi batean nago. Ozeanoan. Puruak erretzen dituzten hartzak gerturatzen dira. Hartzek abesten dute: 'Musika daukagu. Bilatzen duzuna daukagu'». Etiketak txikitzen dituen obra handia da, maisulan hipnotiko eta lasaigarria, lebitatzeko sortua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.