Jaia

Lasterka hankak laien gainean

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
San Saturnino da Artaxoako (Nafarroa) patroia, eta hari egiten diote omenaldia azaroaren 29an. Horren harira, egitarau zabala prestatu dute biharko: krosa, gaztaina jatea, musika... Halere, festetako ekitaldi nagusietako bat laia lasterketa da. Nekazaritzako tresna tradizionalen gainera igota, eta euskal jatziak soinean, lasterka ibiltzen dira Artaxoako eta inguruko herrietako gazteak. Harrizko malda batean behera ausartu behar dira parte hartzaileak, Erdi Aroko zerkora iristeko. Ez dute lan erraza izango, eta erorikoak ziurtatuta daude. Joan den mendera arte erabili izan da laia, lurra iraultzeko.

Laia lasterketa



Bihar, 13:15ean,Artaxoan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.