Bisitak

Harritzeko moduko bisita gidatua

2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian izandako «garrantzia» erakusteko, bertako udalak bisita gidatu bat antolatu du: Harria hitz. Antolatzaileen arabera, harreman hori «ustekabe handia» izaten da. Bisitan, Tapia, Zumeta eta Mendibururen artelanak ikusiko dituzte, eta artista batzuen lantokiak bisitatu: Txokoaldeko Txalaparta Txokoa OrekaTX taldearen entseguetarako eta erakustaldietarako gunea eta Zumeta arte estudioa Jose Luis eta Usoa Zumetaren estudioa. Arteaz ez ezik, herriko giroaz ere gozatzeko gonbita egin du Usurbilgo Udalak.

'Harria Hitz' bisita gidatua

Gaur, 10:00etan, Usurbilgo pilotalekuan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.