Artzain Eguna

Sektoreari bultzada emateko jaia

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Iazko geldialdiaren ostean, Artzain Egunak ez du hutsik egingo igandean Amurrion (Araba). Goizean goizetik hasita, egitarau oparoa izango da herrian. Ardi latxaren lehiaketarekin ekingo dio egunak, 10:00etan. Ordu berean hasita, etxeko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da San Anton plazan. Urtero lez, omenaldia egingo zaie artzainei 11:30ean, Juan de Urrutia plazan;ondotik, gaztagintza erakusketa eta sari banaketa etorriko dira. Arratsaldean, beste ekitaldi garrantzitsu baten txanda helduko da: artzain txakur lehiaketa, 18:00etan hasita, Pikaza zelaiaren ondoan.

Artzain Eguna

Igandean, egun osoan,Amurrion (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.