Musika. King Gizzard & The Lizard Wizard

'Fishing for fishies'

Diskoetxea: Flightless.

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Duela bi urte bost lan argitaratu eta mundu mailako sona lortu ondoren, King Gizzard & The Lizard Wizard talde australiarrak atseden hartu, eta denboraz disko berri bat prestatzeari ekin zion, eta duela aste pare bat izan dugu horren emaitza ezagutzeko aukera. Ezer berririk ekartzerik izango zuten zalantza ere bazuen batek baino gehiagok, baina ez dute hutsik egin beste behin ere, rock lan dinamiko batekin baitatoz, baina oraingoan blues ukitu nabarmenekin. Boogie doinuak ere inoiz baino argiago nabari ditzakegu, euren estilora moldatuak, eta psikodeliarekin nahastuz batzuetan. Anabasa kaotikoa irudituko zaio agian norbaiti, baina ongi kalkulaturikoa da, zurrunbiloa nondik datorren eta nora doan jakingo balute bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.