Lehiaketa

Bizkaiko lapikorik gozoenaren bila

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bizkaiko putxeren txapelketa egingo dute gaur Bakion. Goizean goizetik hasiko dira lehiakideak lapikoak astintzen eta suak pizten, eta hauek izango dira eltzekoa prestatzeko erabili beharreko osagaiak: indaba gorriak, porrua, tipula, berakatza, piperra, txorizoa, saiheskia, urdaia eta odolostea. Lapikoak 13:15etik 14:00etara bitartean aurkeztu beharko dizkiete epaimahaikoei, eta haiek erabakiko dute putxeren hamargarren txapelketako irabazlea nor den. Indaba usainak girotuko du eguna, baina musikarik ere ez da faltako Bakion: Taberna Ibiltaria eta txistulariak ibiliko dira herriko kaleetan.

Bizkaiko putxerenX. txapelketa



Gaur, egun osoan, Bakion (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.