BAKARRIZKETA

Fitxaketak, goizero-goizero

Iker Aranburu.
2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
1. Fitxaketak, Florentinoren haserrea baretzeko formula? Izan zitekeen, baina fitxatu behar dutenak ez dira futbol taldeak, langileak baizik. Espainiako Gobernuak ostiralean onartu zuen dekretua indarrean jartzen bada, Hego Euskal Herriko enpresa guztietan langile bakoitzaren lanorduak kontrolatzeko erregistroak sortuko dituzte.

2. Lantegi handien antzera? Horixe da. Pedro Sanchezen gobernuaren arabera, bi asmo ditu neurriak. Lehenik, enpresek aparteko orduak ordaintzea. INEren arabera, soldatapeko langileen %48k diote ez dituztela aparteko orduak kobratzen.

3. Eta zein da bigarren arrazoia? Lanaldi partziala duten asko kexu dira beren kontratuetan agertzen diren lanorduak baino gehiago egin behar dituztela. Hori mugatu nahi dute.

4. Nola ezarri nahi dute erregistroa? Erregistroari buruzko xehetasunak negoziazio kolektiboak erabaki beharko ditu. Erregistro bakoitzak lau urtez izan behar du ikusgai langile, sindikatu, lan ikuskaritza eta Gizarte Segurantzarentzat.

5. Noizko egongo da? Lehenik, Kongresuko Batzorde Iraunkorraren babesa jaso beharko du; eskuratuko balu, bi hilabeteko epea igaro ondoren izango litzateke beharrezkoa.

6. Aizu, eta sozialistek ez al zuten lan erreforma egin behar? Presidente bazen, lehen neurria lan erreforma moldatzea izango zela esan zuen Sanchezek, eta CCOOrekin eta UGTrekin akordio bat lortu zuen, abenduan. Baina ez du ezarriko. «Ez da garaiegokia, zaila baita lan erreforma berresteko gehiengoa lortzea. Ez da porrot bat, errealismoa baizik», azaldu du Magdalena Valerio Lan ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.