Van Aert eta Van Vleuten nagusi, Strade Bianchen

2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Annemiek Van Vleutenek (Mitchelton Scott) eta Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) lortu zuten atzo garaipena Strade Bianchen. Van Vleutenek bigarren urtez jarraian irabazi zuen, eta Santa Caterinan lortu zuen aldea. Han, pendiza %16koa zen leku batzuetan. Bigarren izan zen Mavi Garcia (BTC), 22 segundora. Van Aertek hamabost kilometro falta zirenean jo zuen eraso erabakigarria, eta 30 segundo atera zizkion Davide Formolori (UAE). Burgosko Itzuliko azken etapa, berriz, Ivan Ramiro Sosak (Ineos) irabazi zuen, eta itzulia Remco Evenepoelek (Deceuninck Quick Step). Mikel Landa (Bahrain) bigarren izan zen sailkapen nagusian, 30 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.