Kontrako epai bat, greba eskubidea urratzeagatik
SATSE sindikatuak jakinarazi duenez, Osakidetzak kontrako epai bat jaso du, greba eskubidea urratzeagatik. otsailaren 25erako eta 28rako lehen mailako arretan greba egitera deituak zituzten egunen harira emandako epaia dela esan dute, eta Administrazioaren Auzien Bilboko lehenengo epaitegiak eman duela. Hainbat langilek greba egun horietan grebarik egiteko erarik ez zutela izan argudiatuta abiatu zuten auzibidea.
SATSEren arabera, epaiak adierazi du bi egun horietan Galdakaoko eta Urdulizko ESI erakunde sanitario integratuetan «gutxieneko zerbitzuen aginduen edukia» urratu zela, Jaurlaritzak ezarritakoak gaindituz.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.