Noiz sortua: 2019-04-28 00:30:00

Gazteak. Sindikalizazioa

Eskolak erakusten ez duena

Langile gazte asko sindikatuetatik urrun daude; kanpo presioak eta barne beldurrak tarteko, ez zaielako erraza izaten haiengana joatea. Sindikatuentzat estrategikoa da gazteengana iristea.
GORKA RUBIO / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2019ko apirilak 28

Gazteena da sindikatuen behar handiena duen langile multzoetako bat eta, seguruena, urrutien dagoena haiengandik. Ez dago txertorik egungo lan merkatuan hedatu den prekaritate izurriteari izkin egiteko gazte gehienentzat, baina ELAk eta LABek uste dute haien lan baldintzak hobetzeko «tresna eraginkorrena» sindikatuen esku hartzea dela. Langile gazteei, ordea, zaila egiten zaie sindikatuengana iristea gehienak ez daudelako etorkizunera daraman lanpostu batean; gutxi dira lan kontratu finko bat dutenak, hilabete edo aste batzuk barru lana aldatuko ez dutenak, edota egiten duten jardueraz harago burua beste proiekturen batean ez dutenak. Eta gutxieneko egonkortasunik gabe oso zaila da sindikatuengana iristea laguntza eske.

Gurpil ero bat da neurri batean: lan esparruan gehiegikeria handienak pairatzen dituztenek dute zailtasun gehien sindikatuengana ailegatzeko. Izan ere, kanpo presioak eta barne beldurrak oztopo handiak izan daitezke lanpostu egonkor bat ametsa besterik ez denean. Behargin horien sakelakora ez da sindikatuen estaldura iritsi urte askoan. Eta ez da sindikatuek ez dituztelako hartu nahi afiliatu gisa, ezta hurrik eman ere, baizik eta langile prekario horien sektoreetan beharginen errotazioa bizi-bizi baliatzen delako; badakite laster ez direla han egongo, edo aukera handia dutela ez jarraitzeko. Askok uste dute horrelako egoera batean ez duela merezi antolatzen hastea. Nola gainditzen da laguntza behar duen behargin gaztearen eta laguntza eman dezakeen sindikatuaren arteko arrakala? Badira hainbat modu, baina ez da erraza, sindikatuek onartu dutenez.

Bekadunak eta beste

«Lan merkatuan hasiberriak direnak pairatzen dituzte abusu handienak; besteak beste, estatalizazioak zigortzen dituelako », dio Xabier Ugartemendia LABeko ekintza sindikaleko arduradunak. «Ez dute lan egoera errazik, baina, hala ere, iristen zaizkigu. Dena den, orain bi urte gure estrategiari buruzko hausnarketa egin genuen ekintza sindikalaz, eta erabaki genuen gu joatea gazteengana eta emakumeengana. Oinarrizkoa baita ulertzea antolatzea oso garrantzitsua dela».

Gazte askok beka baten bidez dute lan merkatuarekin lehen harremana. Ugartemendiaren arabera, abusu handiak egiten dira alor horretan; «bekarekin hasi, eta konturatzen dira langile baten lana egiten ari direla, beharbada haren oporraldia ordezkatuz». Bekadunei azalpenak ematera joan izan da LAB, eta Piztu alarma esaten dien ekintzak jarri ditu martxan.

«Eremu oso prekarioetan, adibidez pizzerietan eta antzekoetan, elkarretaratzeak egiten ditugu lan egoera horiek salatzeko». Horrez gain, LAB ahalegin berezia egiten ari da turismoarekin lotutako esparruetan, Bilbon eta Donostian. «Kanpaina jakin batzuk egin ditugu gazteei beren lan eskubideak zein diren jakinarazteko». Lanbide heziketa zentroetan ere esku hartu dute, ikasleak enpresetara joatear daudela. «Guk joan behar dugu gazteengana, sindikatua oso tresna baliagarria delako haientzat, pentsiodunentzat den moduan», azaldu du Ugartemendiak; «sindikatuok ahuldu nahi gaituzte, badakitelako prekaritateari aurre egiteko tresna eraginkorrena garela».

Hezkuntza mailaren arabera

Pello Igeregik, berriz, hezkuntza arloan jarri du azpimarra. «Gazteek jasotzen duten hezkuntzan sindikatuak ez dira existitu ere egiten», esan du ELAko negoziazio kolektiboko arduradunak. «Lanbide heziketatik eta unibertsitatetik ateratzen dira ezagutza handiekin, baina ez dakite non egin behar duten lan». Igeregik uste du sindikatuek haiengana hurbildu behar dutela, «erakusteko sindikatua baliagarria dela prekaritateari aurre egiteko».

Gazteen multzo handi batek sindikatuekiko duen sentipen arrotzak badu zerikusia gizarte ereduarekin ere, Igeregiren arabera: «Ikasle garaia meritokraziaren barruan igarotzen dugu, eta, horri jarraituz, lan merkatura iristen gara pentsatuta lan baldintza onak jasoko ditugula lan ona egiten badugu. Praktikak erakusten digu hori ez dela horrela». ELAko kidearen ustez, garai horretan erakutsi behar dute sindikatuek antolatzearen balioa. «Paradoxa da: hezkuntza maila txikiko langileen artean antolakuntzarako gaitasun handia ikusten dugu sektore batzuetan; hor dago Bizkaiko zahar etxeen gatazka, adibidez. Goi mailako ikasle izandakoekin, berriz, zailtasun gehiago ikusi izan ditugu».

ELAk badu gazteak antolatzeko erronka, «prekaritateari kolektiboki aurre egin behar zaiola erakusteko». Langile gazte horiek, beste guztiak bezala, greba batean ohar daitezke «nor diren eta zeren parte diren»; ELAko kideak dioenez, «klase kontzientzia ez baita lantzen hezkuntzan».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du astelehenetik aurrera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla.

Espaniako Poliziak, Iruñean, 2018an, protesta batean parte hartzen ari zirenak kolpatzen. ©Jagoba Manterola / Foku

Borrak eta armak erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatzeko agindu die Madrilek poliziei

Berria

Herritar bati nortasun agiria eskatuz gero, hura haren eskuetatik ez hartzeko esan diete agenteei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna