Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi eskatu dizkio Siemens Gamesari

2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Agoitzeko fabrika itxi duela eta, Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euro itzultzeko erreklamazioa egin dio Siemens Gamesari. Horrela jakinarazi du Ekonomiaren Garapeneko kontseilari Mikel Irujok, Nafarroako Parlamentuan. Urtarrilaren 26an egin zion gobernuak eskaera ofiziala Siemens Gamesari. Enpresen inbertsioa laguntzeko diru laguntza publiko gisa eman zion Iruñeak konpainiari kopuru hori. 239 langile lanik gabe geratu ziren aurreko urtean, Agoitzeko fabrika itxi ondoren.

Irujok azaldu du enpresa behartuta dagoela inbertsioa jaso ondoren behintzat bost urtez jarduerari eustera Nafarroan. Laguntza publikoa jasotzeko konpromiso hori hamar urtekoa da orubearekin edo eraikinekin lotzen bada. Horregatik itzuli behar du laguntza Siemens Gamesak: 1,7 milioi eta horien interesak ere bai.

Kaleratutako 239 langileetatik 175ek beste fabrikaren batean lana eskatu zuten. Gaur egun, 139k lortu dute beste lan bat, eta 91 enplegu zerbitzu publikoen zerrendan daude. Irujok jakinarazi du Siemens Gamesak Nafarroan ematen dituen 1.500 lanpostuei eutsiko diela, eta enpresak helarazi diola «Nafarroa konpainiaren oinarrizko poloetako bat» dela. Dena den, garbi esan du ez duela inolako informaziorik Agoitzen beste industria proiektu bat abiarazteko legokeen aukera baten inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.