Nomina jasotzeko borrokan

Asteartean hasiko da Gizarte Segurantzak Glovo janari banaketa enpresari jarritako salaketaren Bilboko auzibidea. 219 banatzaile langile autonomoak edo soldatapekoak diren ebatzi beharko du epaileak. Azken asteetako aurrekari ugariak ikusita, banatzaileen eskubideen alde egitea espero da.
Glovo enpresako janari banatzaile bat, Bilboko Areatzaren parean.
Glovo enpresako janari banatzaile bat, Bilboko Areatzaren parean. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2021eko urtarrilak 14

Langile autonomoak dira, edo Glovoren soldatapekoak? Bilboko lan auzitegiko epaile batek aurki erantzun beharko duen galdera da, eta, bide batez, auzi nahiko katramilatua dena laburbiltzeko modua. Izan ere, Gizarte Segurantzak janari banaketa enpresaren aurka jarritako salaketaren prozedura hasiko da asteartean. 219 banatzaile daude deituak deklaratzera, eta hurrengo astean epaiketan euren ordezkari izango direnak hautatu beharko dituzte.

Aurretik, Espainian, antzeko 41 epaiketa egon dira, eta lan harreman zuzenaren alde ebatzi dira guztiak. «Enpresak, dena den, dagoeneko esan du helegitea jarriko duela, eta ez duela ofizioz aldatuko bere jokamoldea. Beraz, horrelako epaiketak egitera behartuta gaude». Iragarpena Iñigo Alonso LAB sindikatuko kidearena da. Sindikatuak, Riders X Derechos banatzaile elkartearekin elkarlanean, hamabost banatzaileren babesa eramango du epaiketan, eta Alonsok du harreman hori kudeatzeko ardura.

Epaiketa asko izan dira, baina irailaren 23ko ebazpenak ezarri zuen mugarria. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Isaac Cuende banatzailea autonomo faltsua zela; alegia, Glovok soldatapeko langiletzat hartu behar duela. Ebazpen hark jurisprudentzia ezarri zuen, eta hartaz geroztiko ebazpen guztiek alde berera jo dute. Glovo, Amazon, Deliveroo eta Uber plataforma digitalen artean 25 milioi euroko zorra pilatu dute Gizarte Segurantzarekin. Glovok du handiena, ia hamazazpi milioi euro, eta 11.013 banatzaile langile propiotzat jo behar izan ditu. Eta, ezustekorik ezean, Bilboko 219ak zerrenda horretara gehituko dira.

Epaiketa horietan duela bi urte eginiko salaketak epaitzen ari dira, eta banatzaileek euren poltsikotik ordainduriko autonomo kuoten dirua berreskuratu ahalko dute, baita BEZaren atxikipenarena ere. Hasiera batean Gizarte Segurantzak ordainduko lieke, eta, gero, hark eskatuko dio Glovori. «Balizko ebazpen hori, baina, ez da bide baten amaiera. Guztiz kontrakoa, bide judizial luzeago baten hasiera da», argitu du. Gero banakako salaketak iritsi beharko lirateke soldatapeko langileei dagozkien eskubideak eskatzeko. «Adibidez, argitu beharko litzateke atzerako eraginez zein hitzarmen ezartzen zaien: ostalaritzakoa, banatzaileena... Rider-ek ordu estra asko sartu dituzte, ez dira arraroak 50 orduko lan asteak, eta ostalaritzan hogei eurotik gorakoa da ordu estra bakoitza. Hori eredu bat da, baina hari asko leudeke lotzeke».

Enpresak ez daude amore emateko, baina, eta helegiteak jarri dizkiete ebazpen guztiei. Mezuak igorri dizkiete banatzaileei auziak luze joko duela ohartaraziz, enpresa batentzat baino gehiagorentzat lan egiten dutenei ez zaiela komeni esanez... Dena den, badirudi Espainiako Gobernuari dagokiola hurrengo pausoa ematea, legea aldatuz. Langileen Estatutuaren 1. artikulua moldatzeko asmotan dabil, soldatapeko langileen definizioa berritu eta rider-en eta halakoen jarduna barruan sartzeko. «Ebazpenen norabide berean badoa, babestuko dugu», aurreratu du Alonsok.

Badoa? Zalantzarik al du? Alonsok ondo ezagutzen ditu Riders X Derechos elkarteak ekainean Espainiako Lan Ministerioarekin eginiko bilerak, eta zuhurtziaz mintzo da. «Konpromisoa zen Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren ondoren arautzea. Elkarrizketa sozialaren mahaian dago gaia. Han ere enpresariak daude, eta ez dut hain garbi zein norabidetan joango den legea. Horregatik komeni da lan harremana dagoela berresten duten ahalik eta ebazpen gehien pilatzea».

Orain janari banatzaileen kasua dago puri-purian, baina asko dira autonomo faltsuen figura baliatzen dituzten enpresak. «Aseguru enpresena, adibidez, oso zabaldua dago. Iruzur egoeran kontratatzen duten enpresa asko daude. Baina kasu hau lazgarria da: enpresa ezaguna da, ebazpen pila bat ditu... Nire ustez estatuak eskua sartu beharko luke».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

FRANCISCO SECO / EFE ©Christine Lagarde, Europako Banku Zentraleko presidentea.

Aldaketarik ez EBZren akuiluetan

Irune Lasa

Christine Lagardek uste du pandemiari aurre egiteko murrizketak «zama» izango direla lehen hiruhileko honetan ere, baina euroguneko ekonomiak 2021. urtea %3,9ko hazkundearekin amaituko duela dio oraindik. 

Garbitzaileen manifestazioa, gaur. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ehunka garbitzaile manifestatu dira beren lan baldintzen alde, Donostian

Xabier Martin

Eraikuntza eta lokaletako emakume garbitzaileek kale garbitzaile gizonezkoen aldean duten arrakala salatu dute, bi eguneko grebaren lehen jardunean

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Baimendutako zor osoa hartuko du Gipuzkoak, gastua %7,4 handitzeko

Iker Aranburu

Mubil, Adinberri eta beste «etorkizun proiektuek» EBren finantzaketa jasoko dutela espero du Olanok, baina ez du diru hori kontuetan sartu

Los Angeles elizan egin dute protestaren berri emateko agerraldia ©Endika Portillo/ Foku

Manifestazio bateratu bat egingo dute Arabako enpleguaren defentsan

Aitor Biain

Hainbat enpresa eta sektoretako langileek deitu dute protestara. Hilaren 30ean egingo dute, Gasteizen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna