Errusiako oposizioko bat hiltzen saiatu dira Miarritzen

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Errusierazko kazetari batek eginiko elkarrizketa batean egin du salaketa Vladimir Osetxkinek: frankotiratzaile bat bera hiltzen saiatu da Miarritzeko (Lapurdi) etxean familiarekin zegoela, pareko eraikinetik tiro eginda. Errusiako Zerbitzu Sekretuak egin ditu erantzule.

2015. urtetik Miarritzen bizi da Osetxkine. Errusian kartzelan egon zen, iruzurra leporatuta, eta, irtetean, Gulagu.net sortu zuen, hango espetxe sistemaren gehiegikeriak salatzeko. Azaldu duenez, besteak beste horrek jarri du Kremlinen jomugan.

Novaya gazeta-ko Iulia Latinina kazetariak herenegun Youtuben argitaraturiko elkarrizketan, Osetxkinek kontatu zuen nazioarteko ikerketa kazetaritza egiten duen Bellingcat-eko Hristo Grozevek egin ziola ohartarazpena, irailaren hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.