«Ez dugu sekula ahaztuko»

Amaitu da Emakume Master Cupeko Binakakoa. Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute txapela pilota gozoan, eta Leire Garaik eta Olatz Ruiz de Larramendik mistoan.
Maite Ruiz de Larramendi, Olatz Ruiz de Larramendi, Leire Garai eta Iera Agirre, txapela jantzita, herenegun, Irunen.
Maite Ruiz de Larramendi, Olatz Ruiz de Larramendi, Leire Garai eta Iera Agirre, txapela jantzita, herenegun, Irunen. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2020ko ekainak 30

Historiara pasatuko da aurtengo Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa. Inoizko luzeena izan da: bost hilabete eta erdi iraun du, aurreikusi baino hiru hilabete gehiago. Koronabirusak atzeratu du, eta gaitz erdi, denbora askoan esperantza galdua izan baitzuten antolatzaileek. Baina beltza zirudiena argituz joan zen, eta, azkenean, berandu bada ere, jokatu da txapelketa.

Herenegun jokatu zituzten finalak, Irunen (Gipuzkoa), Uranzu frontoian. Pilota gozoan, Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik jantzi zuten txapela, Nagore eta Leire Galeano ahizpei nagusitasunez irabazita: 22-7. Lehen txapela dute. Argia izan zen Leire Garaik eta Olatz Ruiz de Larramendik Olatz Arrizabalagaren eta Gentzane Aldairen aurka lorturiko garaipena ere: 22-14. Garaik bigarren txapela du, iaz ere txapeldun izan baitzen Leire Etxanizekin. Ruiz de Larramendik lehena du.

Ruiz de Larramenditarrek eta Agirrek elkarrekin ospatu zituzten txapelak, Urnietan (Gipuzkoa). «Polita izan zen. Ondo ospatu genuen», dio Agirrek. «Oso berezia izan zen, lehen aldiz izebak eta biok irabazi baitugu txapela. Bagenuen gogoa», azaldu du Olatz Ruiz de Larramendik. «Elkarrekin jokatuta, ez genuen txapelik irabazi. Banatuta aritu behar izan dugu txapeldun izateko», gaineratu du Maite Ruiz de Larramendik. Garaik, ordea, etxean ospatu zuen, Gasteizen. «Ordu eta erdiko bidaia genuen Irundik, eta, horregatik, etxean ospatzea erabaki genuen. Baina ondo ospatu genuen. Egun polita izan zen».

Laurak bat datoz: koronabirusak eragindako egoera dela eta, «oso txapelketa berezia» izan da. «Ez dugu inoiz ahaztuko. Zorionez, aurrera egin dugu, eta txapelketa amaitu da, ondo amaitu ere».

Bat egin dute finalak aztertzerakoan ere. «Esperientzia garrantzitsua izan zitekeela ohartarazi genuen, eta hala izan zen. Hala ere, polita da ikustea gazteak indartsu datozela. Nagorek eta Leirek makina bat txapel irabaz ditzakete oraindik», esan du Agirrek. Iritzi berekoa da haren bikotekidea. «Finalera iritsita, denok nahi dugu irabazi, eta, horregatik, triste egongo ziren. Baina harro egon daitezke egin duten lanaz. Haien adinarekin, nik esku pilotan jokatzeari utzi behar izan nion. Haiei inork ez die esango ezin dutela esku pilotan jokatu».

Garaik eta Olatz Ruiz de Larramendik ere argi dute zein izan zen gakoa. «Gentzane kargatu eta Olatz saihestu nahi genuen, eta lortu genuen. Ondo atera zen plana», dio Ruiz de Larramendik. Garaik bikotekidearen lana nabarmendu du. «Ni urduri aritu nintzen, eta ez nuen onena eman. Denbora asko neraman jokatu gabe, eta, ordezko gisa sartu nintzen finalean, Miren Larrarteren ordez. Zorionez, Olatz bikain aritu zen, eta helburua lortu genuen».

Lau pilotari horiek eta beste zortzik txapelketa bat jokatuko dute uda osoan, ETB1eko Plazandreak saio berriaren barruan. «Albiste bikaina» dela diote.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna