Pluto Hego Euskal Herrira iritsiko da astelehenean

2020ko urriaren 23a
00:00
Entzun
ViacomCBS enpresaren Pluto TV streaming plataforma Hego Euskal Herrian ikusi ahalko da astelehenetik aurrera —2021ean helduko da Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara—. Zerbitzua doakoa da, ikusleek ez dute erregistrorik egin behar, eta 40 kanal eskainiko ditu. Iragarkiak tartekatuko dituzte emankizunek, ordea; Movistar Plusek komertzializatuko du Pluto TVko publizitatea. Edukien artean, filmak, telesailak, kirolak, reality-ak eta haurrentzako saioak egongo dira —hogei hornitzailerekin baino gehiagorekin itxi dituzte akordioak—. ETBko Vaya semanita umore saioa ere zerbitzuko edukietan egongo da. Kanalen kopurua, gainera, hazten joango da, eta datorren urtean ehun inguru izango direla iragarri dute. Pluto.tv webgunean ikusi ahalko da, baita Apple TV, Android TV, Amazon Fire TV eta Android bidez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.