PROPOSAMENAK

2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Hona hemen EHUko ikertzaileek herritarrei, ikus-entzunezkoen alorrekoei eta langileei galdetuta, aurkezturiko hamar proposamenak.

Erreferentzialtasuna. EITBk Euskal Herriko informazioaren erreferentzia izan behar du.

Euskara gehiago. Erdarazko kanaletan bidea eman beharko liekete euskarazko edukiei, azpidatzita.

Digitala. Kontsumo molde digitaletara moldatzeak erronka nagusietako bat izan beharko luke.

Industria. Euskal Herriko ikus-entzunezkoen industriaren bultzatzaile nagusia izaten jarraitu beharko luke EITBk.

Generoa. Genero politika indartu beharko luke, saioetan, hizkeran eta kontratazioan.

Parte hartzea. EITBk erreferentzia gizartean eduki beharko luke, ez alderdietan.

Jatorrizko bertsioa. Filmak jatorrizko bertsioan eman beharko lituzke ETBk, euskarazko eta gaztelerazko azpidatziak aukeran.

Egitura. ETB, Euskadi Irratia, Radio Vitoria eta eitb.eus elkarte publiko bakarrean batu beharko lirateke.

Kontrola. Erakundearen kontrola organismo independente batek egin beharko luke.

Dirua. Hainbat urterako Programa Kontratu baten bidez finantzatu beharko litzateke EITB, independentzia bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.