'Brexit'-ak kalte egingo dio Erresuma Batuari

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iragarpen ekonomikoak asmatzea ez da erraza, baina are zailagoa da herrialde batek auzoekin duen harremana hankaz gora jar dezakeen gertakari baten menpe badago. Hori gertatzen zaio Ingalaterrako Bankuari brexit-arekin. Horregatik, bere kalkuluak egiten ditu oraindik bermatzerik ez dagoen egoera baten arabera: Erresuma Batua modu ordenatu batean aterako dela EBtik. Atzo berritu zituen iragarpenak, eta egiaztatu zuen brexit-ak jada koska bat jan diola hazkundeari, eta beste bat jango diola Erresuma Batuaren eta EBren artean merkataritza mugak sortzen badira. Testuinguru horretan, interes tasak %0,75ean uztea erabaki zuen, baina bi kidek jaisteko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.