Musika. SANTAS PASCUAS JAIALDIA

Urte amaierako jaialdia

Noiz: abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra arte. Non: Iruñeko hainbat gunetan.

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Bestelakoa da, ezinbestean, Iruñean antolatzen duten Santas Pascuas jaialdia, Gabonetan oro har kontzertu gutxi antolatu ohi baitira. Laugarren urtea du aurtengoa Nafarroako hiriburuan egiten dutena, eta, aurreko aldietan bezala, Euskal Herriko eta kanpoko artistak izango dira aurten ere.Hasteko, Eguberri egunean Carolina Durante arrakastatsuak, Anni B Sweet eta Melenas iruindarrak ariko dira, Zentralen. Hurrengo egunetan, German y la Alegria del Barrio, Morgan eta Gabi Planas, Antifan, Fernandocosta,Ravioli Makers, Tobogang, DJ Yamal, Holly Miranda, McEnroe, Aitor Etxebarria, Messura eta Quique Gonzalez ariko dira, besteak beste, hiriko hainbat lekutan. Gainera, Uxue Alberdi, El Niño de Elche eta Ernesto Castrorekin topaketak izango dira Katakrak liburu dendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.