Andre Mari Zuriaren jaiak

Sei egun eta bost gau ospatzeko

Zeledonen jaitsierarekin piztuko da Gasteizko jaietako euforia gaur: euritako morea emango du aurten. Txupinazora ezingo da sartu kristalezko botilarik, ezta latarik ere. Txosnagunea eta Aihotz plaza jadanik irekita daude.

18:00etan jaitsiko da Zeledon. JUANAN RUIZ / FOKU.
2018ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak ate joka datoz. Blusa eta neskak gogotsu daude beste behin jan, edan, dantzatu eta gozatzeko. Izan ere, horiek gozatuko baitute gehien Zeledonen jaitsieraren ondorengo egunetan. Plaza, kale eta tabernak musika doinuz eta giro atseginez izango dira datozen sei egunetan.

Gaur, arratsaldeko seietan piztuko da euforia, txupinazoan. Andre Maria Zuriaren plaza jendez lepo beteko da, eta suziriak eztanda egiten duen momentuan hasiko dira jaiak. Hortik aurrera, gasteiztarrek bost gau eta sei eguneko tartea izango dute hiriko jaiak ospatzeko.

Txupinazorako jende andana espero da. Zerura begira eta Zeledonen abestia kantatuz, ongietorria egingo diete jaiei. Aurten, Zeledonek euritako morea eramango du beste urteetako urdinaren ordez. Eguraldi beroa dela eta, zenbaitek blai eginda bukatuko du; izan ere, 34 gradutaraino egingo du gora tenperaturak. Hori dela eta, suhiltzaileak bertan egongo dira jendea freskatzen beren tutuekin. Hala ere, ez da oztoporik izango umore onerako.

Aurtengo txupinazoan suziria botatzeaz nagusien zentro soziokulturaleko lau kide izango dira: Andrea Corres, Aurelia Encarnacion Izquierdo, Daniel Uriondo, eta Juan Luis Soriguren. Bi emakume eta bi gizon izango dira beraz, Gasteizko jaiei hasiera emateko ohorea izango dutenak.

Aurten, bigarren urtez, ezin izango da txupinazora kristalezko botilekin sartu. Iaz Gasteizko Udalak hartutako erabakiaren ondoren, xanpain botilak plazan sartzea debekaturik dago. Etaaurtengo araudiak hedapen bat ere izango du: latak ere ezingo dira sartu Andre Maria Zuriaren plazara: kristalezko edukiontziak plazara sartzea saihesteko, udaltzaingoa eta Ertzaintza egongo dira sarbideetan. Arazoa konpontzeko, 17.000 plastikozko edalontzi berrerabilgarri banatuko ditu udalak: more kolorekoak izango dira eta Jailarai berdintasunaz blai! leloa eramango dute.

Txosnak, aurrezzabalik

Azken hilabeteetako lan gogorraren ondoren, txosnaguneak jadanik prest daude. Izan ere, atzo ireki zuten txosnagunea,eta herenegun ireki zuten Geu elkartearen txosna, Aihotz plazan. Gasteiztarrei eskertzeko ireki dituzte egun batzuk lehenago, jaiak lehenago ospatzen hasteko aitzakia gisa. Atzo hasi ziren kontzertuak txosnen guneko oholtzetan, eta gaur ere izango dira, 23:00etan hasita: Boot Boystaldea, Akerbeltz erromeriaeta DJ Elepunto arituko dira. Horrez gainera, bazkariaere izango da Errekaleorren txosnan, 13:00etan. Arratsaldean, 17:00etan, Txupiguay kalejira egingo dute txosnetatik hasita.

Geu elkarteak Aihotz plazan jarritako txosnan ere aukera paregabea egongo da ostegunetik aurrera. Ostegunean izan zen irekiera, eta 200 boluntario ingururekin batera jardungo dute. Zazpigarren urtea du Geu elkarteak Aihotz plazan txosna jartzen duena: sagardoa, txorizoa eta patata tortillazko pintxoez gain, ogitartekoak ematen dituzte gauerdira arte. Pistozko ogitartekoak ere badira aukeran. Geu elkarteak antolatutako egitarau propioaren ondoren, gaurtik aurrera, udalak antolaturiko bertso saioak eta Dantza plazan saioak izango dira Aihotz plazan.

Saioa Fernandez de Arangiz Geu elkarteko kideak azaldu duenez, txosnarekin «giro euskalduna nolabait bermatu» nahi dute.Gainera, Aihotz plazan giro «polita» sortzen dela adierazi du: «Gurera etortzean, jendeak badaki zer topatuko duen: beste gune batzuetan topatzen ez duena».

Animalien erabilera, behera

Aurten, bigarren urtea izango da Gasteizko jaietan zezenketarik egongo ez dena. Izango dira, ordea, bigantxak. Bestalde, urtero Mendizabalako feria barrutian kokatzen den zirkuan, ez da izango animaliarik: abuztuaren 5etik 9ra egongo da ikusgai. Aurten etorri dena berria da: Italiako Il Circo Italiano, hain zuzen, Sueños ikuskizunarekin. Horrez gainera,barrakak egongo dira leku berean. Horiek urteroko berberak izango dira, eta abuztuaren 14a arte egongo dira irekita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.