Musika. CARLA DAL FORNO ETA VERDE PRATO

Minimalismotik giroa bilatzen duten musikak

Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: Ostiralean, 20:00etan.

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Bi disko baino ez ditu argitaratu, baina Carla dal Forno australiarrak dagoeneko lortu du nazioarteko musika hedabide ezagunen arreta piztea. You Know What It's Like lehen diskoarekin, minimalismoaren eta post-punkaren artean mugitzen zela erakutsi zuen, betiere alderdi atmosferikoari garrantzia emanda, eta bide berean segitzen du Look Up Sharp iaz kaleratutako lanean. Cocteau Twins taldearen bertsio gaurkotu gisa definitu izan dute. Donostian Mark Smithekin arituko da. Dal Fornok baxua joko du eta abestu egingo du, eta Smith, bestalde, elektronikaz arduratuko da.

Verde Prato, berriz, Ana Arsuaga margolari eta musikariaren (Serpiente, Mazmorra) bakarkako proiektua da. Tokiko folklorearen tradiziotik hartzen du inspirazioa teklatuan eta ahotsean bere proposamena lantzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.