Musika. THE ZOMBIES

Bost hamarkadako ibilbidea, eta oraindik gose

Abenduak 16: Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. 25 euroan.

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Musikagintzaren historiako azken bost hamarkadak zeharkatu ostean, oraindik ere agertokira igotzen jarraitzea bada, bere horretan, aski meritu. The Beatles taldearen garaikide eta herrikide izateaz gainera, The Zombies taldea ere Erresuma Batuko eta AEBetako zerrendetako lehen postura heldu zen, 1964an, She's Not There singlearekin. 1968an desegin zen taldea lehenengoz, eta elkartu eta bereizi ibili dira geroztik, harik eta 2000. urtean taldea heriotzatik enegarrenez berpiztu zuten arte.

2019an sartu zuten beren izena Rock and Roll Hall of Fame entzutetsuan, eta, bost hamarkadaren ostean, biran jarraitzen dute oraindik, eta baita diskoak ateratzen ere. Printzipio deklarazio baten airea du horregatik Bilboko kontzertuan aurkeztekoak diren azken estudio lanak: Still Got That Hunger (Oraindik badut gose hori).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.