MAIKA MAKOVSKI

Zentzumenen festa bat

Noiz: otsailaren 4an, larunbatez. Non: Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.

2022ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Kritikak ozen txalotu zuen Chinook Wind lanetik bost urte igaro direnean plazaratu du Maika Makovski Mallorcako musikariak bere lan berria: MKMK. Orain arte egin bezala —zortzi disko ditu, azkena barne—, aurrez ibili gabeko bideetan sartu da Makovski horretan ere, eta etiketei ihes egiten dien zuzeneko bat prestatu dute: energia handiko proposamen koral bat, ospakizun girokoa eta gordina, aldi berean, entzuleak astindu eta baretu asmo duena, aldi berean hori ere.

Ahotsean, gitarran, pianoan, sintetizadoreetan eta baterian arituko da Makovski. Eta berdintsu, instrumentu ugaritan, oholtzakideak ere: Mariana Perez Abendaño (perkusioa, ahotsa, pianoa, bateria eta pandereta), Semion Bredikhin (bateria, ahotsa, sintetizadoreak, pianoa eta gitarra), Daniel Fernandez Romero (ahotsa eta baxua) eta Adrian Martinez Perez (ahotsa eta gitarra).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.