Musika. GREG IZOR

Aho soinuaren sustraiak eta aire berriak

Noiz: Gaur, 17:00etan. Non: Gasteizko Urban Rock Concept aretoan.

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Instrumentu ez horren ohiko bati estu lotutako izena eta ibilbidea da Greg Izorrena: harmonikari atxikia. Vermont hirian sortua (AEB), New Orleans, Los Angeles, Austin eta beste hiri batzuetan ondu zuen souletik eta bluesetik edaten duen estilo propioa, eta mundu zabaleko hamaika txokotara heldu da azken urteetan kontzertuz kontzertu.

I was wrong eta Close to home bere lehen bi lanekin kritikaren harrera beroa eskuratu zuen, eta, besteak beste, «abeslari sortzailearen, harmonikoaren, konpositorearen eta showman figuraren arteko konbinazio perfektutzat» deskribatu zuten. Harmonikaren tradizioan sustraitu bai, baina hura modernizatzean lortu du distira musikariak, eta are bereizgarriagoa egiten duen ahots indartsuak eta haren zuzeneko energikoek ere borobildu dute haren proposamena.

Puntako aho-soinu jotzailetzat daukate askok, baita kantuen hitzen egile oso fintzat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.