Musika. FLAMIN' GROOVIES

'Teenage Head' klasikoa oholtzan

Osteguna 20: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 22:00etan. Ostirala 21: Donostiako Intxaurrondo kultur etxean, 22:00etan.

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Azken orduko istripu baten ondorioz, Roy Loneyk ez du parte hartu ahal izango Flamin' Grooviesek Euskal Herrian Teenage Head (1971) diskoa berrikusiz emango dituen bi kontzertuetan. Ondorioz, Cyril Jordanek gidatutako laukote moduan ariko da taldea.

Teenage Head Flamin' Grooviesen lehen garaiko disko esanguratsuena izan zen, taldea sortu zenetik egindako garapenaren erakusle gardenena. R&B, rock eta garage doinuz betea zegoen, eta garai hartako The Rolling Stonesen lanekin alderatu zuten askok; denborarekin, klasiko bilakatu da, High Flyin' Baby, City Lights, Evil Hearted Ada eta beste hainbat piezari esker.

Gero, Loneyk taldea utzi, Chris Wilson sartu, eta beste norabide bat hartu zuen Flamin' Grooviesek, Shake Some Action bikainak erakutsi zuen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.