IAN PAICE

Deep Purpleren kantuak, Paiceren eskutik

Noiz: Asteazkenean, 21:00etan. Non: Atabal aretoan, Miarritzen.

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Deep Purple taldearen erritmoan egin du bidea Ian Paicek; berak markatu duen erritmoan, hain justu ere. Taldea 1968an eratu zutenetik izan baita bateria jotzaile. Bera da taldeak izan dituen hamaika formazioetan iraun duen bakarra —aldaketa asko izan baititu taldekideei dagokienez—. Eta oraindik ere jarraitzen du Deep Purpleren kantuak jendaurrean jotzen, izan oraingo kideekin nahiz beste talde batzuekin.

Purpendicular da horietako bat. Rock gogorraren barruan inoiz izan den talde ospetsuenetakoaren omenez sortu zuten, 2007an, taldearen ondarea zabaldu eta ezagutarazten jarraitzeko asmoz. Robby Thomas Walsh kantari irlandarraren gidaritzapean hasi ziren, eta gerora batu zitzaien Paice. Europan zehar egiten ari diren biraren barruan iritsiko dira Euskal Herrira, eta Smoke On The Water, Highway Star edo Child in Time entzun ahalko dira kontzertuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.