AGNES OBEL

Generoen arteko mugak lausotuz

Noiz: Ekainaren 20an, astelehena. Non: Midi geltokian, Miarritzen (Lapurdi).

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Txikitatik edan zuen musika asko etxean, eta gustuko zuena besterik ez jotzeko aholkatu zion irakasle batekin ikasi zuen pianoa. Pare bat taldetan aritu ondoren, Philharmonics (2010) diskoarekin egin zuen debuta bakarkako bidean Agnes Obel konpositore, pianista eta abeslari danimarkarrak, eta segituan eskuratu zuen sona nazioartean berak idatzi, jo, grabatu eta ekoitzitako kantu bildumarekin. Entzuleen eta kritikaren txaloak jaso zituen Aventine (2013) bigarren lanarekin ere, eta, adituen hitzetan, bere soinu eremua zabaltzera jo zuen Citizen of Glass (2016) hirugarrenarekin.

Myopia (2020) du lanik berriena, zeina bere ahots eta pianoarekin ez ezik, biolin, txelo, gailu elektroniko eta bestelako tresnekin ere jantzi duen. Ildo klasikoa garaikidearekin eta elektronikoarekin uztartzeko, eta giro hipnotiko bezain ederrak sortzeko gaitasuna goraipatu dizkio kritikak. Miarritzen zuzenean ariko da bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.