Musika. MORGAN / ANE LEUX

Klasikotasun gaurkotua

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian. Noiz: Larunbatean, 21:00etan.

2018ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Oso garbi du Morgan talde madrildarrak nondik datorren. AEBetako sustraidun musikarekin hazi dira taldekideak, eta horiek dituzte erreferentzia nagusi beren musikan, baina, batik bat, estiloen gainetik, zigilu propioa ezarri duten taldeak dituzte gustuko. The Band beste guztien gainetik. Boskoteak —tartean da Ekain Elorza euskal herritarra— 2016an kaleratu duen North, folk-rock, soul eta funkaren artean mugitzen zen diskoa, eta aurten iritsi da bigarren lana, Air, Morganen proposamena berrestera. Carolina de Juan Nina-ren ahotsak gidatutako proposamena ez da berritzailea, baina erakusten du gai dela estilo klasikoak sinesgarritasunez nahasteko, azkeneko Donostiako Jazzaldian erakutsi bezala.

Aurretik, Ane Leux kantari donostiarrak Sense (2017) bere lehendabiziko diskoko kantuak aletuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.