Musika. LUDOVICO EUNADI

Izar bat, musika garaikidearen

Non: Donostiako Kursaaleko auditoriumean. Noiz: Bihar, 20:00etan.

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Musika garaikidea deitzen den esparru zabal horretan —minimalistak, New Age-tik gertu daudenak, eta tonalitateari uko egiten diotenak biltzen ditu zaku berean— ez dira asko pop edo rock izarren tratamendua duten musikariak. Baina, izan, badira. Eta zalantzarik gabe, Ludovico Eunadi pianista italiarra (Turin, 1955) da, gaur egun, horien guztien ordezkari nagusia. Bihar Kursaaleko auditoriumean eman behar duen kontzerturako sarrera guztiak salduak egoteak ematen du bere oihartzunaren neurria.

Eunadi ezaguna egin da zinemarako egindako lanarekin —This is England, Intocable eta Mommy filmen soinu banda egin du besteak beste—, baina beste hamaika lan ere grabatu eta argitaratuak ditu. Bere azken proiektua Seven Days Walking da, zazpi grabazio independentez osatutako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.