Musika. XOEL LOPEZ

Disko berria grabatu artean

Non: Amaia kultur zentroan, Irunen. Noiz: Bihar, 19:00etan.

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Pop-rock alternatiboaren eta folk klasikoaren arteko soinuen artean egin du bidea Xoel Lopezek (Coruña, Galizia, 1977). Berak, ordea, artista libretzat definitu izan du bere burua, bere musika egiteko jarrera. Deluxe ezizenarekin lortu zuen aurrenekoz sona; izen horrekin, estudioko bost lan eman zituen 2001-2008 bitartean. Etapa hori amaitutzat eman zuen Argentinara aldatzearekin batera, 2009an. Eta bere izen-abizenekin sinatutako proiektu batekin agertu zen berriz, pop-rockaren eta folkaren alorretan ostera, eta 1970eko soinuak ere gogora ekartzen dituzten kantuekin. Hiru disko eman ditu bakarkako bide horretan: Atlántico (Esmerarte, 2012), Paramales (Esmerarte, 2015) eta Sueños y pan (Esmerarte, 2017).

Disko berriaren ekoizpenean murgilduta dabil orain Lopez, eta lan horren parte ere erakutsiko du Irungo (Gipuzkoa) kontzertuan. Hastapenekoak ere kontuan hartuta, galiziarraren hamabosgarren diskoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.