Musika. THE CHAMALEONS UK

Manchesterko garai ilunak

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Gaur, 19:30ean.

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Manchester (Erresuma Batua) beti izan da nortasun propioa izan duen hiria musikari dagokionez, behinik behin. Hango giro ilun, euritsu eta industrialean sortu ziren, 1970eko eta 1980ko hamarkaden bidegurutzean, Buzzcocks, The Smiths eta Joy Division, eta baita The Chameleons ere. Azken horiek, Mark Burgess kantari eta baxu jotzaileak gidatuak, berehala erakutsi zuten doinu ilun, malenkoniatsu eta zenbaitetan epikoekiko joera, The Soundek eta The Psychedelic Fursek bezala. 1986ra bitartean hiru disko argitaratu zituzten —Script of The Bridge (1983), What Does Anything Mean? Basically (1985) eta Strange Times (1986), eta,hain zuzen ere, lan hori interpretatuko dute gaur ,hasi eta buka, Bilboko Kafe Antzokian. Garai batean, AEBetan izen bereko talde bat zegoenez, UK gehitubehar izan diote jatorrizko izenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.