MARY ROCKINGS ETA MALATESTTA

Bizkaiko taldeen rock gaua

Noiz: urriaren 29an, ostirala. Non: Bilboko Kafe Antzokian.

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Ateak itxita egon da Bilboko Kafe Antzokia koronabirusaren krisia hasi zen unetik, duela bi astera arte, eta hasia da pixkanaka-pixkanaka ohikoa duen programazio abiadura berreskuratzen. Bime City jaialdiko kontzertuak hartuko ditu asteazken eta ostegunean; Luke Winslow-King & Roberto Luti eta James Room larunbatean; eta ostiralerako, berriz, rock gaua antolatu dute Bizkaiko bi talderekin: Mary Rockings eta Malatesttarekin.

2018an sortu zuten Mary Rockings Bilbon, eta rock zuzen eta soila lantzen dute, generoko klasikoen arrastoan. Iaz grabatu zuten beren lehen diskoa: A la deriva. Pan-pot estudioan Alberto Macias teknikariak lagundu zituen lana osatzen duten zazpi abestiekin.

Mario Antolin santurtziarraren proiektua da Malatestta, eta bera ere bere lehen estudioko lana aurkezten izango da antzokiko agertokian: Persiguiendo sueƱos.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.