Musika. THE NEATBEATS

Mende erdi atzera iltzatuta

Non: Eibarko Portalean. Noiz: Gaur, 19:30ean.

2020ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Hirurogei urte atzera egin dezake The Neatbeats talde japoniarraren doinuen sareetan korapilatuta gelditzen denak. Osakako laukote horrek ez du ezkutatzen bere (musika) jatorria, lantzen dituen kantuetan beat, twist, rock-and-roll eta rhythm & blues doinuak barreiatzen baitira etengabe. The Beatles, hasierako The Rolling Stones, Little Richard, Chuck Berry eta, batik bat, Eric Burdon eta The Animalsen arrastoak nabariak dira The Neatbeatsen musikan, baina haien kalko hutsa izan gabe, laukoteak badaki kantu eraginkorrak egiten, hala rock-and-rollera eta twistera jotzen duenean nola beat doinuak nagusitzen direnean. Gainera, ez diote uko egiten 60ko hamarkadako klasikoen bertsioak grabatzeari: I'm The Lonely One (Cliff Richard), Wishin' and Hopin (Burt Bacharach-Hal David).

Proposamena borobiltzeko, lau kideak The Beatles lehenengo urteetan bezain dotore ateratzen dira oholtzara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.