Musika. CHUCK PROPHET & CHARLIE SEXTON

The Rolling Stonesen klasiko bat, berreskuratua

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: ostegunean, 21:30ean.

2019ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Publiko orokorrarentzat oso ezaguna ez izan arren, erreferentzia ezinbestekoa da Chuck Prophet (AEB, 1963) sustraidun rockaren esparruan. Izan ere, Green On Red 80ko hamarkadako rock taldean egin zen ezagun, baina gerora ibilbide sendoa egin du, eta disko ugari kaleratu ditu bere izenean.

Charlie Sexton (AEB, 1968), berriz, hainbat proiektutan aritu da 80ko hamarkadaz geroztik, eta azkeneko hogei urteetan Bob Dylanen taldeko gitarrista ere izan da.

Oraingoan biak elkarrekin datoz Euskal Herrira, baina beren kantuak ez, baizik eta The Rolling Stonesenak interpretatuko dituzte zuzenean. Mick Jaggerrek, Keith Richardsek, Bill Wymanek, Charlie Wattsek eta Ron Woodek 1978an kaleratu zuten diskoa, Some Girls, hasi eta bukatu joko dute Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.