Musika. JOHN PAUL KEITH

Rock-and-rollaren oinarriak, gaur

Osteguna 28: Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Ostirala 29: Gasteizko Jimmy Jazzen, 21.30ean.

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Bi disko argitaratu zituen iaz John Paul Keithek. Alde batetik, Will Sexton gitarristarekineta Amy LaVere abeslari eta baxu jotzailearekin sortutako Motel Mirrors taldearen lehendabizikoa (In The Meantime);bestetik, bere ibilbideko laugarrena, Heart Shaped Shadow, Sextonek berak ekoitzi duena, hain zuzen ere.

Bata bestearen osagarri izan daiteke: Heart Shaped Shadow diskoak John Paul Keithen alderdirik biziena —honky tonk, soul, rock-and-roll eta rockabilly doinuak dira nagusi— erakusten baitu, eta In The Meantime-k, berriz, 1960an ahots harmoniak lantzen zituzten taldeen oihartzunak baititu. Ez da zaila, hain zuzen ere, diskoan Everly Brothersen eragina antzematea.

Euskal Herrian emango dituenbi kontzertuetan bakarkako diskoa aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.