Musika. RYAN BINGHAM & BAND

Trumpen garaiko AEBak, kantu bihurtuta

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Ostegunean, 21:30ean.

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Mescalito (2007) lehenengo diskoarekin estreinatu zenetik, Ryan Bingham (AEB, 1981) gitarrista eta abeslaria leku bat eginez joan da americana estiloaren baso populatuan. Lan horretan eta hurrengoan (Roadhouse Sun, 2009) definituta gelditu zen Binghamen musika estiloa, countryan sustraiak dituen arren, folkera eta rockera aise hedatzen dena.

Azkeneko diskoa (American Love Song) otsailean argitaratu zuen, eta Charlie Sexton gitarrista eta abeslariak ekoitzi du —Bob Dylanen taldeko kidea da azkeneko urteetan—. Bingham ez da aldentzen disko horretan bere ohiko estiloetatik, eta, bide batez, AEBetan bizi izaten ari diren garaiak islatzen ditu bere hitzetan: pobrezia, arrazakeria, armek eragindako indarkeria, Mexiko eta Texas arteko mugan etorkinei ematen dieten tratua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.