Muiska. DONOSTIKLUBA

Gaurko doinuak, pandemia garairako

Urriak 2: El Negro eta Latriku (20:00). Urriak 3: Grises eta Chaqueta de Chandal (19:00). Non: Intxaurrondoko kultur etxean.

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Hamabosgarren urtez egingo da aurten Donostikluba jaialdia Donostian. Urteekin moldatzen joan da festibala, eta lehenengo urteetan lekua, batik bat, indie musikari egiten zion bitartean, azkeneko ekitaldietan musika urbanoek hartu izan dute protagonismoa jaialdian.

Aurten bi egunetan banatu dute jaialdia, eta doinu kaletarrak eta dantzagarriak entzun ahal izango dira bertan, pop musikari bizkarra eman gabe. Lehenengo egunean El Negro eta Latriku ariko dira Intxaurrondoko kultur etxeko oholtzan. El Negroren atzean Joannes Unamuno dago, eta Donostiako rap giroan nabarmendu da azkenaldian. Donostiakoa da Latriku trap hirukotea ere.

Bigarren egunean, Grises Zestoako (Gipuzkoa) taldeak bere seigarren diskoa (Talismán) aurkeztuko du, eta Chaqueta de Chandal taldea ere ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.