Musika. IDOIA ASURMENDI

Oihartzuna dakarren ahotsa

Noiz: Gaur, 18:30ean. Non: Irurako liburutegian, Gipuzkoan.

2021eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Apurka gero eta gehiago hasi da zabaltzen Idoia Asurmendiren izenaren oihartzuna musikaren inguruetan (Aramaio, Araba, 2000). Dioenez, familia girotik datorkio zaletasuna, eta ume zenetik dihardu musika tresnekin trebatzen eta esperimentatzen. Pedagogiako espezialitateko musika ikasketak egiten ari da egun Musikenen, eta denbora bat ere bada kontzertuak ematen hasi zela. Euskal kantutegiko zenbait aleren eta pop-rockeko zein souleko beste abesti batzuen bertsioekin abiatu zen, baina bere konposizio propioak ere aurkeztu izan ditu, azken horiek Ilun eta abar proiektuaren barruan eta beste diziplina batzuekin uztartuta.

Iragan urtearen azkenetan grabatu zuen bere lehen diskoa, eta datozen asteetan jarriko du entzungai. Horretaz gain, Olatz Salvadorrekin eta EƱaut Elorrietarekin kolaboratu du eta Fernando Velazquezek moldatutako bere kanta bat grabatu du Euskadiko Orkestrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.