Musika. KIKO VENENO

Sailkatzen zaila, beti sortzailea

Noiz: Larunbatean, 19:00etan. Non: Getxoko Muxikebarri aretoan, Bizkaian.

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Zerbaitek ezaugarritu badezake Kiko Venenoren (Figueras, Herrialde Katalanak, 1952) musika ibilbidea, bat-batekotasunaren freskura eta etengabe sortuz eta egindakoa berrituz joateko bulkada izan daiteke hori. 40 urte baino gehiago egin ditu jada agertokiz agertoki, taberna txikietan zein luxuzko aretoetan, eta iazkoa du orain artean emandako azken lana: Sombrero roto. Gaurko gizarteak pizten dizkion kezkei kantatu die musikariak diskoan, eta zekarren estiloa apurtzeko ahalegina ere aitortu diote kritikariek.

Diskografia luze bati gehitzen zaion lana da hori. Aurreko lanen artean nabarmenak dira, besteak beste, La leyenda del Tiempo de Camarón (1982), Si tu, si yo (1984), Échate un cantecito (1992) eta Ésta muy bien eso del cariño (1995). Hainbat musikarirekin aritu izan da Veneno urte luzez, eta beste diziplina batzuetarako ere egin izan du lan: Isaki Lacuestaren Entre dos aguas (2018) filmerako, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.