ARIMA ETA RO

Post-rockaren ilunpean, izpi bi

Noiz: larunbatean, ekainaren 12an, 19:30ean. Non: Gernikako Astran (Bizkaia).

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Duela hilabete eskas eman zuen argitara Arima taldeak Biluztasunez jantzita diskoa. Metamorphosis lan laburrarekin hasi zuten bidearen segida da, indar handiagokoa. Doinu ilunak sortzen dituzte, post-rock kutsukoak. Distortsiodun gitarren burrunba eta pasarte lasaiak tartekatu dituzte lan berriko sei kantuetan. Bonberenea zigiluarekin atera dute, hango estudioan bertan grabatu eta gero. Paule Bilbao abeslari eta gitarristak sortu ditu abestiak, eta Josu Gonzalez baxu jotzailearekin eta Gontzal Bilbao bateria jotzailearekin landu ditu ondoren. Muskizkoa (Bizkaia) da hirukotea.

Hain zuzen, giro iluneko post-rock instrumentalean nabarmendu da Azkoitiko (Gipuzkoa) Ro taldea azken urteetan. Iazkoa dute orain arteko lan luze bakarra: Athalase. Gitarrei, baxuari eta bateriari sintetizadoreen soinua gehitzen diete haiek. Giro iradokitzaileak lortzen dituzte haien musikaren bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.