Musika. PACO IBAÑEZ

Injustiziei aurre egiteko proposamena

Noiz: Ostiralean, hilak 14, 19:00etan. Non: Gasteizko Principal antzokian.

2021eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Maitasunaren, askatasunaren eta duintasunaren aldeko proposamena eramango du Gasteizera Paco Ibañez musikariak (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1934), Claridad no te apartes de mis ojos... escucha, detras de mis palabras, el grito de los hombres que no pueden hablar izeneko kontzertuan. Bidegabekeriaren eta indarkeriaren aurkako kantuak taularatuko ditu musikariak, gizakia beste edozeren gainetik jarriz.

Abeslariaren ahotsak eta musikak belaunaldi oso bat markatu zuten Francoren aurkako erresistentziaren garaian, eta, hain zuzen ere, XVIII. mendeaz geroztik izan diren gaztelaniazko poeta handien hitzetan daude oinarrituta haren abestiak. Era berean, Ibañezen ibilbide osoan harreman estua izan dute abeslariaren lanek eta arte plastikoek: haren diskoen azalak, kartelak eta proiektuen irudi grafikoak margolari eta eskultore ezagunek egindakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.