SHELLAC

Desorekaren manifestu bat

Noiz: Ekainaren 7an, asteartez, 20:30ean. Non: Donostiako Dabadaba aretoan.

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Shellac taldeak 30 urte bete ditu aurten, noise rock eta math rock jotzen. Steve Albini (ahotsa, gitarra), Todd Trainer (bateria) eta Bob Weston (baxua) soinu ingeniariek osatzen dute Chicagoko hirukotea. Hamahiru lan atera dituzte; lau disko eta hiru EP, bertzeak bertze.

Shellac-en berezitasuna konpas berezi eta presakoan islatzen da, erritmo astun eta errepikakorrekin. Albinik aurrez ere landuak zituen soinu egitura bortitzak Big Black proiektuan, eta haren jarraipena da Shellac. Gai pertsonalak eta emozionalak uztartzen dituzte hitzetan. Azken lana 2007an kaleratu zuen taldeak, baina aski presente segitzen du rock agertokian, kontzertu txiki eta intimoak emanez.

Irnini Mons talde frantziarrarekin arituko da zuzenean Shellac Donostian. Albinik ekoitzitako Decibelles taldeko kide ohiek osatzen dute laukotea, eta apirilean kaleratu dute beren lehen diskoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.