Musika. TEENAGE FANCLUB

Pop doinuen gardentasuna, Eskoziatik

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Apirilaren 19an, ostirala.

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Teenage Fanclub talde eskoziarrak ezagutzen du heldu den ostiralean berriz hartuko duen plaza, eta, orain artean erakutsi dutenez, jarraitzaile fidelak dituzte Euskal Herrian ere. Pop melodikoa da eurena, eta batzuek rock alternatibotzat hartzen dute. 1989an sortu zen taldea, Glasgowen, eta egunGerard Love, Norman Blake, Raymond McGinley eta Francis MacDonald dira taldeko kideak.

Lehen bi lanekin egin ziren ezagun 1990eko lehen urteetan (Bandwagonesque, A Catholic Education), eta horietako pop zaratatsua leuntzera jo zuten gero. The Byrds eta Big Star taldeen oinordekotzat hartzen dituzte maiz. Duela hiru urte kaleratu zuten Here azken lana, eta poparen gardentasuna goraipatu zuen kritikak. Bilbon, Iruñeko Monte del Oso taldearekin ariko dira; Minde, Luis Gomez eta Edu Ugartek osatzen dute taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.