Albistea entzun

Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren aukerarik gabe gera daitezke asteburuan

Aspekoek hiru garaipenera dute kanporaketa, eta Baikokoek, laura. Nafarrek gaur jokatuko dute, Urrutikoetxea-Albisuren aurka, Zornotzan
Joseba Ezkurdia, pilota jotzen, azkeneko partidan.
Joseba Ezkurdia, pilota jotzen, azkeneko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2023ko otsailak 3

Azken txanpan dago Binakako Txapelketako lehen ligaxka; lau jardunaldi besterik ez dira falta jokatzeko, eta partida guztiek berebiziko garrantzia dute; puntu batek kontu asko alda ditzake.

11. jardunaldia norbaitentzat erabakigarria baldin bada, sailkapeneko azken bi postuetan dauden bikoteentzat da: Joseba Ezkurdia eta Julen Martija azken-aurrenak dira, bi garaipen lortuta; Erik Jaka eta Aitor Aranguren, berriz, azkenak dira, garaipen bakarra lortuta. Biak ala biak daude kinka larrian; horrenbeste, ezen asteburu honetan bertan gera daitezke aukerarik gabe kanporaketa jokatzeko.

Jakak eta Arangurenek derrigor irabazi behar diete bihar Peio Etxeberriari eta Beñat Rezustari Iruñean; irabazi ezean, akabo euren aukera guztiak. Irabazita ere, miraria beharko lukete, lau garaipenera baitute seigarren postua.

Ezkurdiak eta Martijak ere balentria egin beharko lukete kanporaketarako sailkatzeko; hiru garaipenera dute seigarren postua. Itxaropenari eutsi nahi diote, baina, horretarako, kosta ahala kosta irabazi behar diete gaur Mikel Urrutikoetxeari eta Jon Ander Albisuri Zornotzan (Bizkaia). Baikoko bikoteak zehazten du orain kanporaketarako langa. Aspekoek galduz gero, ezinezkoa lukete Baikokoak harrapatzea. Are gehiago, aukerarik gabe geratuko dira gaur galtzen badute eta bihar Peio Etxeberriak eta Rezustak, eta Peña II.ak eta Eskirozek irabazten baldin badute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Beti Gazteko Maria Iantzi eta Karmelo Mitxelena, Lesakako plazan, Ipar Irlandatik ekarritako sariekin ©Lur Gil

Beti Gazteren urrezko aro berria

Lur Gil

Lesakako Beti Gazte sokatira taldea gorenera iritsi da. Lehen aldiz eman dio euskal selekzioari urrezko domina bat Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, eta, gainera, lehenengo aldiz izan da munduko txapeldun maila mistoan, lur gainean eta goma gainean.

Beti Gazte.  Gizonezkoen taldea 1996an, Euskal Herriko lehenbiziko txapela irabazi ondoren ©Aitor Arotzena
 ©JON URBE / FOKU

«Denboraldian izan ez dugun konfiantza daukagu orain»

Julen Etxeberria

Bidasoa Sporting Lisboaren aurka ariko da gaur Artalekun, Europako Ligako final-zortzirenetako joanekoan (20:45, ETB4). Gorka Nietok esan du «bete-betean» aritu behar dutela, «gauzak ondo edo gaizki joan».
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Hiru urre lortu nahi ditut Espainiako Txapelketetan»

Unai Ugartemendia

Euskal Herrian iraupen eskiatzaileen artean atera diren azken harribitxietako bat da Alaia Juaristi. Jakako Mayencos taldean hasi zuen ibilbidea. Azken urteetako gorakadaren ondoren, Espainiako selekzioko jarraipen taldean ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.