Tonba gainean loreak

Ospitalepeko elizako horman ageri den oroitarria, 1944an naziek herrian hilak gogoan. ZALDI ERO.
Robert Elissondoren jakilegoa
2020ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Marie-Louise Lasserre (Ospitalepea, 1914Oloroe, Biarno, 2006), baina Davancens ezkondu ondoko izenez, ezagutu zuen Robert Elissondo Ospitalepeko irakasle eta ikertzaileak. Berak bildua da Davancensen jakilegoa, berea dugu ondoko ohar preziagarria: «Gerlatik landa, Marie-Louise Lasserre Davancensek bizia lanari eman zuen. Ezkondu zen, senarra ere zerrategian nonbait egonik zen, eta haurrak hazi zituen. Diharü mailan ontsa egin zuen bizia, baina malur zorigaitzak ezagutu zituen: senarra goizik hil zitzaion, istripuz, eta seme bat galdu zuen, eritasunez. Nik berant kausitu nuen Marie-Louise, Oloroen bizi baitzen, senarrarekilan, harategiko lanean. Erresistente bilkura eta oroitzetara joaten hasi zen, baina bertan utzi zituen. Erraten zuen emazte bakarra zelako zela. Bere amak galdatu zion zerrategietako beren esperientzia idatz lezan, eta Marie-Louisek bi orri idatzi zituen, ez haboro.

2004an bilkura batera joan nintzen Maulera, non Marie-Louisek bere historia kontatu behar zuen. Baina bizpahiru hitz erranez geroztik, isilik egon zen, harriturik. Ez zuen nazi zerrategietako bere istorioa kontatzen ahal. Hilabete zenbait berantago Oloroera joan nintzen, Marie-Louise ikustera. Han istorioa kontatzeko ados izan zen, eta nik idatz nezan. Anartean, gertakari lazgarria agitu zitzaion: seme bat galdu zuen eritasunagatik. Marie-Louisek erran zidan semearen galtzeak sufrimendu eta oinaze haboro ekarri ziola nazien zerrategietako bizia baino. Denbora gutiz geroztik zendu zen Marie-Louise. Haren istorioa gorderik egon da luzaz. Eta orai ere guti ezaguturik da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.