Ez nolanahiko liburua
«Mattin itzali ondoren eta Etxe xokotik kantari agertu orduko, Mulienera joan ginen Aranalde adiskidea eta biok, liburu berria haren andreari eramatera. Bihotzak duenetik mintzo baita ahoa, Mattin zenaz hasi zitzaigun andrea... Mattin zenaren gertaerak ezin hobeki kondatzen zituen, eta laster esan nion. 'Errazu, Mari: zergatik ez dituzu horiek denak izkiriatzen? Mattinen bizia liburu batean, zer gauza ederra!'. Honela erantzun zidan: 'Ni ez naiz lan horietarako gauza'. Baina nik segi: 'Hori nehork ez daki. Izkiria ezazu gertaera bat eta niri igorri. Lan ona bada, aurrera; kaxkarra bada, fini'. Galdegin zidan: 'Eta zer gertaera kondatuko dut froga egiteko?'. 'Behin batez, zuen etxe honetan ohoinak sartu ziren eta ahal zituzten guztiak eraman zituzten. Mattinek bertsoak emanak ditu. Ohointza hori konda ezazu, xehetasun guziekin'. Handik egun batzuetara, eskutitz lodi bat etorri zitzaidan Ahetzetik. Ireki eta irakurtzeari ekin nion. Mattinen etxeko ohointza, bai ederki kondatua! 'Liburu berria badugu, eta ez nolanahikoa!'»
(Antonio Zabala, Mattin, nere gizona-ren hitzaurrean, moldaturik)
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.