Bihar egingo dute Israelgo gobernu berriaren bozketa

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Atzo, Israelgo jarduneko gobernua kargutik kentzeko akordioa berretsi zuten horretarako batu diren zortzi indar politikoek, parlamentuan horren inguruan bozkatu baino 48 ordu lehenago. Tramite burokratiko soil bat den arren, erakusten du ez dela izan azken ordukorik, eta Netanyahuk ez duela lortu gobernu berria babesteko konpromisoa hartua duen diputaturik konbentzitzea.

Yesh Atid alderdiko Yair Lapidek batutako koalizioak nahikoa du gehiengo soila aldaketa gauzatzeko, baina diputatu bakarrak uko egitea nahikoa da hori ez gertatzeko. Ezustekorik ez badago, Naftali Bennett eskuin muturrekoa izango da lehen ministro datozen bi urteetan; hurrengo bietan, Lapid.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.